Jose Ignazio Perez irakasleak, BIHEko Xabier Mendizabalek eta Baikarako Imanol Zubizarretak hartu zuten hitza egueneko hitzaldian. Testuinguruan sartzeko, 70. hamarkadatik gaur egunera bitartean hezkuntza sistemak izan dituen lege ezberdinak ekarri zituzten gogora, eta hezkuntzak berak jasandako bilakaerez egin zuten berba.
Jarraian LOMCE eredua indarrean sartzerakoan ekarriko dituen aldaketak aipatu zituzten. Besteen artean, irakasgai batzuk desagertuko lirateke hezkuntza programetatik, eta egun ezagutzen den selektibitate azterketak bere horretan egiteari utziko zaiola adierazi zuten lege-proiektua gertutik jarraitu duten Mendizabal eta Zubizarretak.