Willis Drummond, Lapurditik Arrasateko Gaztetxeko oholtzara

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko otsailaren 14a

Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan, Willis Drummond taldeak emanaldi indartsua eskainiko du gaur iluntzean gaztetxean, 22:00etan hasita. Ipar Euskal Herriko taldeak Turbonegro edo Fugazi taldeen eragina du eta 2012an kaleratutako A ala B lana aurkeztera dator. Azken diskoa Bonberenean grabatu zuten Karlos Osinagaren gidaritzapean eta AEBetan nahastu eta masterizatu zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak