Hastapen ikastaroa izango da eta otsaileko martitzen eta eguenetan izango da: hilaren 19an, 21ean, 26an eta 28an. Interesatuek hiru ordutegi izango dituzte aukeran: 10:15, 15:00 eta 20:30. Ordubeteko saioak izango dira eta Musakolako kiroldegian egingo dira. Prezioa: 18,80 euro bazkideentzako eta 28,80 bazkide ez direnentzako. Izena emateko: Musakolako harreran edo 943 77 16 77 telefono zenbakira deituta.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.