3-5 urte bitarteko haurrei eta gurasoei zuzendutakoa da Irakurle Kluba. Helburuak dira "haur eta gurasoen artean irakurketa giroa sortzea; kalitatezko euskal liburuak ezagutzea eta liburuen komentarioak bultzatzea".
Esandako moduan, oraingo egubakoitzean hasiko dira saioak, martxoaren 15era arte, 18:00-19:30ak arte.
Izenematea, Kulturaten
Irakurle Kluba Bularretik Mintzora programaren barruan dago. Urrian abiarazi zuten ekimena, eta maiatza eta ekaina bitartean amaitzeko asmoa dute, bai haurrak eta bai gurasoak gustura baldin badabiltza ekintzarekin. Parte hartzeko, gurasoek Kulturatera eraman beharko dituzte izen emate orriak beteta.