Berdintzeko moduko partida izan zen zapatu goizean Mondrak Mojategin jokatu zuena. Azken momentuan falta baten ondorioz berdinketak eskuetatik ihes egin zien etxekoei. "Oso egun txarra eduki dugu. Azken bost minutuetan hiru aukera garbi eduki ditugu, baina ez dugu asmatzen jakin". Hala adierazi digu Lutxo Iturrinok.
Zapatuan, gainera, bi jokalarik min hartu zuten; Zabaletak orkatila bihurritu zuen lehenengo zatian eta zelaia utzi behar izan zuen. Jon del Palaciok, berriz, hankaren atzeko aldea kargatuta sentitu zuen. " Hamaikakoaren atzealdean nahiko justu gabiltza, oso Aratuste egun txarra izan dugu".
Asteon berriro jokatuko du etxean Mondrak Zarautzen kontra. "Ea irabazten dugun; sailkapeneko azkenak ere hasi baitira garaipenak erdiesten".