Maialen Axpe, Espainiako txapeldun eta Europara bidean

Leire Kortabarria 2013ko otsailaren 11

Maialen Axpe arrasatearra da Espainiako 23 urte azpiko kategoriako pertika-jauziko txapelduna eta, aurreikusi bezala, Europako Txapelketan izango da, zapatuan Donostian lan bikaina eginda: hain zuzen, 4,01 metroko markarekin irabazi zuen, bere errekorra onduz.

Asteburuko kirol kronikak

Raquel Cosme (3,81 m) eta Marina Ribas (3,61) lehiakideak garaitu zituen. Horrez gain, Espainiako sailkapen absolutuan bigarren postua lortu zuen, Naroa Agirre donostiarraren atzetik (4,30 m).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak