Suspertu ondoren, garaipena etxekoentzako izan zen azkenean

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko otsailaren 10a

Etxean jokatu zuen Ford Mugarri Arrasatek zapatuan; Hondarribia izan zuen aurkari, eta partidu bizi eta gogorraren ostean, 31-23 irabazi zion azkenean bisitariari.

Iturripeko kantxa utzita, Musakolan jokatu zuen Ford Mugarrik zapatuan. Hondarribiako mutilak izan zituzten aurrez-aurre, eta garaipena eskuratu zuten arrasatearrek. Partidu gogorra, indar handikoa ikusi ahal izan zen bertan. Azkeneko emaitzak 8 goletako aldea erakutsi arren, guztia ez zen maldan beherako bidea izan; hain zuzen ere, lehenengo zatia amaitzerakoan markagailuan atzetik joan zen etxeko taldea.

Zentratuago irten ziren arrasatearrak bigarren zatian, eta jokaldiz jokaldi zailtasunak gainditzen joan zen etxeko taldea. Hala, amaieran, zortzi goletako aldearekin amaitu zuten norgehiagoka.

Jokalekuan giroa bero egon baldin bazen, harmailetan ere zaleen oihuak nabari ziren, hondarribitarren aldekoak ez zeuden eta gustura epailearen lanarekin. Amaieran baina, txalo zaparrada eskaini zizkieten alde batekoek eta bestekoek jolari guztiei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak