Mozorroak soinean, Aratuste kontzertu bizia eskaini zuen Arrasate Musikalek

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko otsailaren 9a

Arrasate Musikalek antolatuta, 140 neska-mutil inguruk hartu zuten parte egubakoitz arratsaldean Amaia antzokian eskainitako emanaldian. Abesti ezagunak, batzuk herrikoiak eta besteak nazioarteko sona dutenak. Jende ugari bertaratu zen antzokira emanaldiaz gozatzeko.

Euskal Herrian Euskaraz, Furra Furra edota Calderete izan ziren Arrasate Musikaleko talde ezberdinek interpretatu zituzten kantu herrikoietariko batzuk. Baina gainera, Natalie Imbrugliaren Torn edota The Cramberries taldearen Zombie ere jo zuten.

Hippyz mozorrotutako aurkezleak gidatu zuen saioa. Taldeak aurkeztu zituen eta publikoarekin ere zuzen-zuzeneko hartu-emana eduki zuen, haiengana gerturatu,  beraiekin berba egin eta ikuskizunaren parte zirela sentiaraziz.

Oholtza gainera igotzen joan ziren talde ezberdinak: Haiz Egur taldea, Soka talde txikia, Junior´s eta Senior´s taldeak, Banda gaztea eta Orkestra gaztea. Guzti-guzitak mozorrotu ez bazire ere, sevillar, preso, Wally, edota cowboy paperean sartu zirenak egon ziren.

Oboe, klarinete, biolin, piano, gitarra edota tronboiez gainera, Maria Izagaren edota Ane Maiztegiren ahots ederrak ere entzun ziren Amaian. Ikus-entzuleek merezitako txalo zaparrada eskaini zieten musikariei, emanaldi artean eta nola ez, amaieran.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak