Arrasate Herri Eskolakoek gaur ospatu dituzte Aratusteak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko otsailaren 8a

Aratusteak aurreratu egin dituzte Arrasate Herri eskolan. Izan ere, datorren astelehen, martitzen eta eguaztenean ez da klaserik izango. Hala, Lehen Mailako ikasleek gaur egin dute urteroko jaia, adi-adi begira zeuden gurasoen aurrean. Maila bakoitzak ikuskizun bat prestatu du, sorpresa eta guzti. Hala ere, euria, haizea eta hotza izan dira protagonista; ospakizuna arkupe berrian egin badute ere haizeak nahi baino gehiago hoztu du giroa. Heldu dira Aratusteak Arrasatera!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak