Goizeko 10:00etan hasiko da azoka eta 20:00tara bitartean, etenik gabe azokaz gozatzeko aukera izango da. Erdiguneko saltokiek (besteak beste, Maala, Olarte, Otalora Lizentziaduna, Garibai Etorbidea, Biteri Etorbidea, Zerkaosteta eta,Erdiko Kaleetako dendek), saltoki kanpoan erakutsiko dituzte euren maukak eta erdigunetik urrun dauden komertzioek, berriz, Herriko plazan eta Olarte kalean izango dituzte saltoki-mahaiak.
Saltokiez gainera, goizean zehar (11.00-13:00) trikitilariak izango dira erdiguneko kaleak girotzeko helburuarekin. Horrez gainera, 17:30etatik 19:00ra bitartean, Erraldoi eta Kilikien Konpartsa ere kalean izango da, gaiteroen laguntzarekin.
%70 eta %80-rainoko deskontuak
Askotariko produktuak eskuratzeko aukera emango du, beste behin, zapatuan, Ibaiartek (haur arropa, lentzeria, mertzeria, osagarriak, oinetakoak, ile-apaindegi produktuak, para-farmaziakoak eta optikakoak beste hainbaten artean). %70 eta %80-rainoko deskontuak
iragarri dituzte.