Besaidek mendi buelta eta sagardotegira irteera antolatu ditu hilaren 17rako

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko otsailaren 8a

Besaide mendizale elkarteak mendi ibilaldi interesgarria antolatu du otsailaren 17rako. Otzaurte - Etxegarate - San Gregorio ibilbidea egingo dute eta ondoren Ataungo Urbitarte sagardotegian bazkalduko dute. 07:30ean irtengo dira Garibaiko autobus geltokitik. Izena eman behar da otsailaren 11n, 12an edo 13an Besaidek Garibai kalean duen egoitzan, 19:30etik 20:30era. Gainera, martxoaren 17an, Besaidekoek berriro helduko diote Bizkaiko Birari: 14. etapa izango da, Artziniega eta Okendo artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak