Arrasateko Udaleko Prebentzio zerbitzuak ikastaro berri bat antolatu du. 12 eta 18 urte arteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta dago. Otsailaren 21a baino lehen eman behar da izena Gizarte Zerbitzuetan –943 25 20 07 telefono zenbakian edo prebentzio@arrasate-mondragon.net helbide elektronikoan– edo BAZen. Taldea sortzeko gutxieneko kopurua 12 pertsonakoa da. Kulturateko Loramendi gelan egingo dira saioak 18:00etatik 20:00etara.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.