Alemaniara txangoa, Abaroatik

Ubane Madera 2013ko otsailaren 6a

Alemaniako Oihan Beltzera txangoa antolatu du Abaroa erretiratuen elkarteak. Izatez ekainaren 10etik ekainaren 16ra da txangoa, baina izenematea otsailaren 18an zabalduko dute, martxoaren 8ra arte. Prezioa da 890 euro pertsonako.

Prezio horren barruan honakoa sartu dute: joan-etorria egiteko hegaldia, bertan ibiltzeko autobusa, "luxu handikoa"; Titisee laku inguruan hiru izarretako hotelean egonaldia, pentsio osoa eta bederatzi txango, gidari batek lagunduta.

Itsasontzian bi ibilaldi

Txango horien artean, itsasontzian bi ibilaldi antolatu dituzte: Titisee lakuan bertan bata eta Rhin ur-jauzien inguruan, bestea. Horrekin batera, bestelakoen artean, bi museo bisitatuko dituzte, eta baita irla bat ere.

400 euro aurreratu behar

Izenematea, otsailaren 18tik martxoaren 8ra bitartean egin ahal dute Abaroako bazkideek. Bazkide ez direnek, berriz, martxoaren 11tik 15era bitartean eman ahal dute izena. Prezio osoa 890 euro izan arren, izena ematerakoan 400 euro aurreratu egin behar dira.

Hasiera batean 45-50 lagunendako lekua dago. Eta jarlekuak izenematearen ordenaren arabera banatuko dituzte. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak