Otsailaren 14an, eguena, hezkuntza arlorako "Espainiako Gobernutik prestatzen ari diren lege polemiko honi buruz" azalpenak emango dituzte Baikarako koordintzaile Imanol Zubizarretak eta BIHEko Xabier Mendizabalek. Bi hizlariek gertutik jarraitu eta ondo ezagutzen dute legea.
Berbaldia hilaren 14an, 18:00etan izango da eta interesa duten herritar guztiak gonbidatu dituzte Arrasate Eskolako Guraso Elkarteko kideek.