Arrasateko urteko lehen Ludoteka Ibiltaria, giro ederrean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko otsailaren 5a

Txatxilipurdiko Haur Sailaren arabera, 2013ko lehen Ludoteka Ibiltaria giro ederrean joan zen joan den zapatuan: "Eguraldiak lagundu ez bazien ere, haurrek asmatu zuten nola pasa goiza. Bizkotxo goxoak egin zituzten denen artean erosketetara joan ostean eta baita, noski, gustura jan ere", adierazi dute. Zapatu honetan, Aratusteak direla-eta, jai giroan goiza pasatzeko gogoa izan ezkero, Musakolako gazte txokoan elkartzeko zita egin dute, 10:30etik 13:30ak arte: "Gogoratu guraso edo tutoreak ere ongi etorriak izango direla", diote.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak