Atzo hainbat elkartasun adierazpen izan ziren Korrikako aferan auzipetuak izan ziren debagoiendarren alde. Arrasaten zenbait herritarrek elkartasuna adierazi zioten Joseba Garitaonandia auzipetu arrasatearrari. 'Elkartasuna ez da delitua. Epaiketa politikorik ez! Euskal Presoak Euskal Herrira' leloa zuen pankartaren atzean bildu ziren. Madrildik Arrasaterako bidean Guardia Zibilen kontrola jasan behar izan zituztela salatu zuten.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.