Guraso-lagun egitasmoa abiarazi gura dute Arrasaten

Goiatz Arana Begiristain 2013ko otsailaren 5a

Txatxilipurdi eta AED elkarteek, elkarlanean, Guraso-lagun egitasmoa jarri nahi dute martxan gurasoei zuzenduta, hizkuntzaren transmisioari ematen dioten garrantzi berezia oinarri hartuta. Helburua da euskarazko mintzapraktika saioak egitea, euskaldun berriei euren mintzaira mailan sakontzeko aukera emateko eta herri honetan euskaraz bizi daitekeela erakusteko.

Gurasoak izango da egitasmoaren ardatza eta, hori horrela, proiektuaren plangintza, egutegia… eurekin zehaztu gura dituzte bultzatzaileek; hau da, gurasoen esku egongo da kafe baten bueltan, ibilalditxo baten aitzakiaz, parkean jolastuz edota zein maiztasunez elkartuko diren erabakitzea.

Euskaldun zaharra edo berria izan, proiektuarekin bat egin gura duten denei eurengana jotzeko deia egin diete AED eta Txatxilipurdi elkarteetatik. Izena emateko, bidali datuak (izen abizenak, auzoa, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa) gurasoak@txatxilipurdi.com edo zaharberri@aedelkartea.com helbideetara. Ludotekan ere utzi daitezke datuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak