Mondrak azken unean berdindu zuen Arizmendiko kadeteen kontra

Goiatz Arana Begiristain 2013ko otsailaren 5a

Neurketa ederra ikusi zuten domeka goizean Almenen batutakoek, ez sinestekoa izan zen-eta bertan gertatutakoa: Mondra taldeko jokalariek 15.segundoan eta azkenekoan sartu zituzten golak.

Gurasoak konturatu orduko Mondrakoak 0-1 zihoazen markagailuan. Norgehiagoka aurrera joan ahala, baina, Arizmendiko kadete mailako mutilek indarra eta gogoa erakutsi zituzten eta markagailua berdintzea lortu zuten atsedenaldira iritsi aurretik.

Bigarren zatian bi ateetan egon ziren aukerak. Partidua bukatzeko bost minutu falta zirela, Arizmendik gola sartzea lortu zuen. Ondorengo minutuetan, Mondrak bizpahiru aukera izan zituen, eta atezainak ateratako sake eskas baten ondorioz lortu zuen gola, azkenean. Epaileak zelai erditik sakea egin bezain pronto eman zion bukaera neurketari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak