Garibaiko asfaltatze lanak, bertan behera

Ubane Madera 2013ko otsailaren 4a

Arrasateko Udalak iragarri du bertan behera utziko dituela Garibai kalean bihartik egin beharreko asfaltatze lanak: "Zuzenean hurrengo asterako utziko dira, noiz eguraldiak hobera egingo duen zain", argitu dute. Edozelan ere, iragarri dute bihar ateri bada Agerre kaleko lanak egin egingo dituztela. 

Azken horrekin lotuta, beraz, bihar Agerreko lanak egiten badituzte, kale hori itxi egingo dute, 21-31 eta 4-14 atarteen bitartean, 08:00etatik 15:00ak arte. Eta ordutegi berean, Santa Teresa kaleko autobus geltokian ez da autobusik ibiliko.

Garibai, eguraldiaren arabera

Garibai kaleko lanei dagokienez, berriz, hurrengo asterako atzeratu dituzte, eta "behin erabakitakoan lanak noiz egin" jakinaraziko du Udalak zein den data berria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak