Horrekin batera, kiroldegi beraren "fatxadetako zertxen (arkuen euskarriak) egoera sanitarioari buruzko txostena" aurkeztuko dute.
Hainbat lanpostu
Eta bestelako gaien artean, herrian botatako zenbait zuhaitzen gainean Arrasate Zientzia Elkartearen azalpenak aztertuko dituzte. Gatza banatzeko makina erosteko proposamena landuko dute eta hainbat lanposturen gainean jardungo dute. Batetik, Arrasateko Udalak lehiaketa deitu behar duelako Idazkari eta Diruzain lanpostuekin lotutakoa; eta bestetik, Lanbideko 2012ko Eskualde Planaren barruan kontratazioak egiteko hautaketa irizpideak finkatzen ahaleginduko direlako.