Etxetik kanpo emaitza onak lortu dituzte arrasatearrek, baina etxean ezin irabazi dabiltza. Uribealdearen kontra ez zuten aukerarik izan. "Eurek ere ez dute askorik egin, baina izandako aukerak aprobetxatu dituzte", zioten bukaeran.
Atsedena
Hurrrengo aste bukaeran atseden izango dute arrasatearrek eta akaso, hurrengoan ere bai. "Real Unionen kontra daukatu bi aste barru. Bada, ez ziren partidu batera aurkeztu, eta akaso, txapelketatik kanporatuko dituzte. Bi asteko atsedena badaukatu, jokalariak sendatzeko eta hobeto entrenatzeko erabiliko ditugu", esan zigun Isasik.