Zirkulazioa etengo dute Arrasateko zenbait kaletan asfaltatze lanengatik

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko otsailaren 1a

Datorren astean, Udalak egin behar dituen asfaltatze lan batzuk direla eta, herriko zenbait kaletan trafikoa etenda egongo da. Autobus zerbitzuan ere igarriko da.

Zenbait kaletan igarriko da Arrasateko Udalak datorren astean egingo dituen zenbait asfaltatze lanen eragina. Agerre kalea izango da horietariko bat, eta astelehenean, 21-31 eta 4-14 atarteen bitartean, 08:00etaik 18:00ak arte. Garibai kalean berriz, martitzenean egingo dituzte lanok, eta egun osoan zehar itxita egongo da erreil bat.

Bestalde, autobus geltokietan ere etena egongo da. Astelehenean, Santa Teresa kalean 14:00 eta 18:00ak bitartean ez da geltokirik egongo. Eta Garibai kalean ere eten egingo da zerbitzua, astelehenean 17:00etatik aurrera eta martitzenean egun osoan zehar.

Autobusa, Nafarroa etorbidean, Erlojuaren eraikinaren eta Hotelaren ondoan geldituko da.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak