RTVEk joan zen astean abiatu zuen Aquellas Movidas dokumental zikloa. 80ko hamarkadan Euskal Herrian, Galizian, Bartzelonan eta Madrilen sortu ziren musika eta kultura mugimenduen gaineko dokumental sorta batzen da izenburu horren azpian. Hemengo mugimenduaren gainekoa K2000k ekoiztu du. 2011n grabatu zuten.

(RRVren gainekoan, Arrasateko gaztetxean, RIPekoak elkarrizketatzen).
Joan zen astean Galicia Canibal Anton Reixarena eman zuten, dokumental sortari hasiera emanez.
Gaurkoaren ostean, hurrengo, Frenesi en la gran ciudad eskainiko dute, datorren barikuan. RTVEk ekoiztuta eta Alejandro Caballero eta Antonio Moreno Alvarezek zuzenduta, Madrileko Movida izango du berbeta gai.
Eta azkena, Barcelona era una fiesta. Underground. 70eko amaierako eta 80ko hasierako Bartzelonako urteak ekarriko ditu gogora. Hippie mugimenduaren azkena, Punkaren eztanda, kontrakultura, gay eta lesbianen borroka, sorkuntza, Hiesa… Testuinguru horretan Bartzelona eta inguruetan sortu ziren mugimendu kulturalak aztertuko ditu.