Itziar Atientza aktorearen esanetan, kontatzen dena baino gehiago, kontatzeko modua da lanaren ezaugarria: "Egitura ez lineala du, istorioa saltoka kontatzen dugu; zuzenenean publikoari kontatzen diogu, baina lasai, ez dugu inor taularen gainera igoarazten".
Atientzaren esanetan, Amaia antzokira domekan hurbiltzen diren ikusleek ondo pasatuko dute, kontakizunarekin bat egin eta identifikatuko direlako, batetik, eta, era berean, barre algarak bermatuta izango dituztelako. Aktoreak ere gogotsu dira domekarako; Arrasateko publikoa oso kritikoa dela-eta, Arrasatera gustura etortzen direla gaineratu du.