Bedoñako ogia, gutizia arrasatearrendako

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko otsailaren 1a

Bedoña auzoko Urkamendi baserriko ogiak jarraitzaile leialak dituela argi geratu da gaur ere Arrasateko Udal Azokan. Egubakoitzeroko azokan hiru txanda egiten dituzte Urkamendikoek labetik atera berri den ogia saltzeko, eta hiru txandetan jendetza hurbiltzen da azokara, ilara luzeak sortuz. Hainbat arrasatearrendako gutizia denik ezin ukatu; baserritarrendako, berriz, garai ilunotarako argi apur bat suposatzen du ogiaren arrakastak. Hainbat etxetan asteroko ohitura da aspalditik Bedoñako ogia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak