Lau puntu jasotzen ditu oharrak:
- "Lehenik eta behin gure babes osoa adierazi nahi diegu astelehenean Madrilen epaituko dituzten Joseba Garitaonandia, Amaia Osa, Sebas Etxebarria eta Iñaki Manueli".
- "Euskal preso eta iheslari politikoen eskubideak etengabe urratzea legearen barruan dagoen bitartean, hauen eskubideen aldeko ekintzak epaitzea salatzen dugu. Orain arte oinarri politikoak dituzten epaiketa hauek salatzeko arrazoiak egon dira, baina egungo egoera politikoan are eta arrazoi gehiago dagoela uste dugu. Horregatik, epaiketa politiko guztien etetea exijitu gura dugu, bide batez audientzia nazionalari euskaldunon aurkako errepresio tresna izateari utz diezaiola eskatzen diogularik".
- "Bide honetan egingo diren mobilizazioetara agertzeko dei egiten diegu herritarrei".
- "Bukatzeko, Euskal Preso eta iheslari politiko guztiak etxera ekarri arte hauen eskubideen aldeko aldarrikapenarekin bat egitera gonbidatu gura ditugu herritar guztiak".