Martxoak 8 iragartzeko XVI. kartel lehiaketa martxan

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko urtarrilaren 30a

Emakume Txokoak kartel lehiaketa ipini du martxan. 'Feminismoaren bidetik, emakumeak libre!' leloa eraman beharko du aurtengo Martxoak 8 iragartzeko kartelak. Otsailaren 22ra bitartean aurkeztu daitezke lanak, eta irabazleak 450 euro jasoko ditu.

Martxoaren 8a iragartzeko kartela hautatzeko lehiaketa martxan ipini du Emakume Txokoak. Otsailaren 22a izango da lanak aurkezteko azken eguna, eta eman dituzte jakitera lehiaketaren oinarriak.

Hala, besteen artean, kartelek bi testu eraman beharko dituzte idatzita derrigor: Martxoak 8 eta Feminismoaren bidetik, emakumeak libre!

Teknika librean egin daitezke lanak, eta luma-kartoi euskarrian edota antzerakoan aurkeztu beharko dira, 50 x70 zentimetroko neurrian;  euskarri digitalean ere aurkeztu beharko dira.

Kartelak otsailaren 22ko 14:00ak baino lehen entregatu beharko dira BAZen. Irabazleak 450 euroko saria eskuratu du.

OInarri guztiak Emakume Txokoaren webgunean

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak