Herri bazkaria, EGAN eta Sardinaren Hileta aurten ere klasiko, Inauterietan

Ubane Madera 2013ko urtarrilaren 30a

Arrasate Musikalek abiaraziko du Inauterietako aurtengo egitaraua, otsailaren 8an, egubakoitza, Amaia Udal Antzokian egingo duen kontzertuarekin. Hortik aurrera, bazkari herrikoia, antzerkia, dantzaldiak, mozorro desfilea, EGANen tradiziozko erromeria eta besteak beste, Sardinaren hileta iragarri ditu Arrasateko Udalak mozorro egun horiek girotzeko. Egubakoitzean hasi eta martitzenera arte izango dira ekitaldiok. Segidan duzue egitaraua osoa. 

 

OTSAILAK 8, EGUAKOTZA

  • 18:30 Arrasate Musikalen inauteriko kontzertua Amaia Udal Antzokian.

OTSAILAK 9, ZAPATUA

  • 12:00 PREGOIA Biteri plazan. Ondoren KALEJIRA Arrasate Musikaleko txarangarekin eta SARI BANAKETA
  • 13:00etan Herriko plazan
  • 14:30 BAZKARI POPULARRA Uarkape pilotalekuan. 
  • 19:30 eta 22:30 Herriko Plazan, MIKEL HATS  taldearekin DANTZALDIA.

OTSAILAK 10, DOMEKA

  • 19:30 TXINTXAUN Antzerki Kolektiboak  “FULL MONTY”  antzezlana aurkeztuko du AMAIA ANTZOKIAN.

OTSAILAK 12, MARTIZENA

  • 17:00 MOZORRO DESFILEA Herriko plazan.
  • 17:00 Amaia Udala Antzokian HIPO ETA TOMAX pailazoak “Dinbi Danba” lanarekin.
  • 17:30 SAMASIKU Txarangaren animazioa herriko kaleetan zehar.
  • 18:30 Seber Altube plazan Debagoieneko XIII. Jardunaldi Gastronomikoen aurkezpena. Pintxo dastaketa jardunaldietako jatetxeek antolatutakoa.
  • 19:30 Herriko Plazan, EGAN taldearekin DANTZALDIA.
  • 21:00 SARDINAren HILETA, Segizioak Zerrajeratik 20:30etan abiatuta eta erdialdeko kaleak ibili ondoren Herriko Plazan bukatuko du desfilea, sardina bertan erretzeko.
  • 22:30 Herriko Plazan, EGAN taldearekin DANTZALDIA.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak