Otaloran, autoen joan-etorria txandaka egingo dute asteburuan

Ubane Madera 2013ko urtarrilaren 30a

Otalora kaleko norabidetik San Frantziskoko biribilgunean sartu aurreko puntuan (Taupa tabernaren parean) lan batzuk egiten dihardutela-eta, zirkulazioa bideratzeko semaforoa jarriko dute asteburuan, eta ibilgailuei txandaka emango diete paso. Hain justu ere, otsailaren 2an, 08:00-18:00etara egingo dituzte lanak, eta otsailaren 3an, 08:00etatik amaitu arte.

Arrasateko Udalak emandako azalpenen arabera, "San Frantzisko biribilgunean (Okorotegi) Construcciones Artzamendi lan batzuk ari da egiten Iberdrolarentzako. Otalora kalea zeharkatu beharra dute lan horiek egiteko, eta horrek eragina izango du zirkulazioan". 

Zirkulazioa txandaka

Edozelan ere, "trafikoan ahalik eta oztopo txikienak eragiteko, Udaletik eskatu zaie aste bitartean beharrean, lanak datorren asteburuan egin ditzaten", jakinarazi dute. Eta abisatu dute justu oraingo asteburuan egingo dituztela lan horiek. "Trafikoa ez da guztiz moztuko, baina zirkulazioa semaforo bidez edo langileen bidez erregulatuko da, autoei txandaka pasoa emateko", iragarri dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak