Carlos Zulueta da Debagoieneko Ospitaleko zuzendari-gerente berria

Eneko Azkarate Laspiur 2013ko otsailaren 6a

Carlos Zulueta Guridi mediku eibartarra da Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko Zuzendari-kudeatzaile berria. Donostiako Ospitaleko zuzendari-kudeatzailea izan da orain arte eta otsailaren 1az geroztik da kargu berrian, Arrasaten, lanean. 59 urte ditu.

Medikuntza eta kirurgian lizentziaduna da Zulueta Valladolideko Unibertsitatean, eta Deustuko Unibertsitatean Enpresa zuzendaritzako MBA eta EADAn Asistentzia zentroetako zuzendaritzan masterra dauka. Auzi medikua izana da Bergarako epaitegian, baita familia-medikua ere, hainbat herritako anbulatoriotan. Mutualian ere ibilia da zerbitzu medikuen zuzendari, besteak beste.

Urrezko Q, Bidasoan

Donostiatik dator gure ibarrera, izan ere, urtarrilaren 30era arte Donostiako Ospitaleko Zuzendaria izan da, eta lehenago Bidasoako Ospitaleko Zuzendari medikua ere izan zen, gerora ospitale bereko zuzendari izatera helduz. Azken horretan zela, gainera, Urrezko Q saria lortu zuten bertako zerbitzuen kalitateari esker. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak