Bestalde, Arrasateko Askapenak "elkartasun osoa" adierazi nahidie astelehenean Madrilen epaituko dituzten Joseba Garitaonandia, Amaia Osa, Sebas Etxebarria eta Iñaki Manueli: "Euskal Preso Politikoak Frantziako eta Espainiako kartzeletan bahituta dirauten bitartean, kaleak euskal preso politikoen argazki eta aldarrikapenekin betetzera dei egiten dugu. Gatazka politikoen konponbide prozesuetan errepresioak ez du lekurik. Hori nabarmen gelditu da beste herri batzutako prozesuetan. Beraz, estatu espainiar eta frantziarrari dei egiten diogu, mahaian eseri eta gatazkaren ondorioei heltzeko. Hori izango baita benetako bake eskenatoki batera iristeko urrats garrantzitsu bat".