Indarkeria sexista jasan duten emakumeendako talde terapiarekin jarraituko du Arrasateko Udalak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko urtarrilaren 30a

Azken lau urteetan Arrasaten talde terapia eskaintzen du Arrasatek Udalak indarkeria sexista jasan duten emakumeendako. Zortzi emakumek hartzen dute parte egun ekimen horretan eta Udalaren arabera, "oso harrera ona" izan du. Emaitzak ikusita, talde terapia horrekin jarraitzea proposatzen du Udalak eta hala onartu zuen astelehenean Tokiko Gobernu batzarrak. Otsailetik ekainera bitarteko aurrekontua onartu da; 990 euroko bideratuko dira.

Emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko plana onartu zuen Arrasateko Udalak 2006an. Plan horretan indarkeria sexistaren biktima diren emakumeei laguntza psikologikoak suposatzen duen laguntza azpimarratzeaz gain, banakako terapia amaitzean talde terapiak eskaintzea egoki ikusten zen

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak