Otsailaren 2, 9, 16 eta 23an Ludoteka ibiltariak Musakolako Gaztetxokoan (San Antolin ikastetxearen ondoan) hartuko du lur. Ohiko ordutegia edukiko dute hitzorduek, 10:30etik 13:30era bitartean zer egingo egongo da gaztetxokoan.
Aurtengoan, baina, berritasunik ere edukiko du Ludoteka ibiltariak Txatxilipurditik jakitera eman dutenez. "Ludoteka finkoetan egiten dugun bezala, guraso edo haurren arduradunek aukera izango dute parte hartzeko ludoteka ibiltaria dagoen edozein momentutan".
Gazteei dagokienez, 3 eta 12 urte bitartekoei zuzendutako hitzorduak izango dira. Eta nahiz eta otsailean Musakolak hartuko duen ekimena, "ez du esan gura auzokoak bakarrik parte har dezaketenik". Gura duten guztiei egiten diete gonbitea, "beti ere adin tartearen barruan sartzen bada edo haur hauen arduraduna bada".