Gasteizko talde hau Skatalitesen omenezko proiektu gisa sortu zen; gerora, John Kapiaye, Skavarans, Duke Ellington eta beste hainbat musikariren kantuak Jamaicako ska-ra eramaten hasi ziren. Eta horren ostean ska roots reggae estiloko kantu propioak egiten hasi ziren. Taldean Potaton aritutako hainbat musikari aurki ditzakegu eta seikoteko kideek zinez maite dute egiten duten musika.