Ikaslea errekorrak hausten hasten denean

Xabier Urtzelai 2013ko urtarrilaren 29a

Kirolean ez da ohikoa emakumezkoek gizonezkoak ezkutuan uztea, baina tarteka gertatzen da –eta ze beharrezkoa den, gainera. Horixe gertatu zaio orain arte Istar Dapenari, ondoan zituen emakumezko atletek, Maialen Axpek eta Malen Ruiz de Azuak, eraman dituztela loreak –merezitakoak. Baina, Istar Dapena poliki-poliki bere bidea egiten dabil. Hala, joan den zapatuan marka ederra gainditu zuen Jonathan Perezen ikasleak, alegia, duela 30 urtetatik Fernando Cortesek zuen errekorra gainditu du Dapenak (4.40).

Hasi berria den denboraldian Istar Dapena pauso sendoak ematen dabil, eta dagoeneko egin du lehenengo marka garrantzitsua, gazte mailan errekor berria ezarrita. Orain arte kategoria horretan Fernando Cortesek zuen markarik onena, 1983an egindakoa, baina pertikarekin 4,40 metroko saltoa eginda Istar Dapenak du orain errekorra, Gipuzkoako gazte mailako onena.

Ez zen errekor bakarra izan

Asteburu berezia izan da joan berri dena, Istar Dapenarena ez delako errekor bakarra izan. Egubakoitzean, Txindoki taldeko Gari Garmendiak pisua 15.52 metrora jaurti zuelako. Hori da kadete mailan orain arte egin den jaurtiketarik onena, eta azken 10 urteetako errekorra ondu du Garmendiak (Odei Lopezek zuen aurreko marka).  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak