Arrasateko Udaleko Prebentzio Sailak antolatuta, bi hitzaldi eskainiko ditu Montse Velasco, Udal Sexologia Zerbitzuko kideak otsailean. Gurasoei zuzenduta egongo dira biak.
Hala, 2 eta 6 urte bitarteko seme-alabak dituztenentzako Sexualitate aske eta osasuntsu baterako oinarriak erakitzen hitzaldia eskainiko dute otsailaren 5ean. "Adin horretako haurrek ba al dute sexualitatea? Nolakoa da beraien sexualitatea?... Zergatik dira hain inportanteak lehen bizipen sexualak geroko sexu harremanetarako?"
Bigarren hitzordua otsailaren 7an izango da. Kasu horretan, 6 eta 12 urte bitarteko seme-alabak dituztenei zuzenduta egongo da, eta lagun taldearen presioa eta garrantziaz egingo dute berba Sexu identitate sendoak eraikitzen berbaldian: masturbazioa, sexu harremanak, orientazio sexuala...
Biak Kulturateko Loramendi gelan izango dira, 18:00etan.