Arrasate Dragoi taldekoek Bergaran hasiko dute denboraldi berria

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko urtarrilaren 29a

Arrasate Dragoi Gimnasia taldeak otsailaren 2an hasiko du 2012-2013 denboraldia. Egun horretan Gipuzkoako eskola arteko A mailako lehen fasea jokatuko da Bergarako Labegaraieta kiroldegian. Egun osoan zehar, Gipuzkoatik etorritako gimnastak lehiatuko dira modalitate ezberdinetan. Adinei dagokienez ere hainbat maila egongo dira, alebinetatik hasi eta senior mailara arte.

Arrasate Dragoi Gimnasia taldetik honako gimnasta hauek hartuko dute parte:
 
KADETE B BAKARKA (uztaia):
Mirentxu Amozarrain, Ane Fernandez, Eider Altube, Beñat Arizabaleta, eta Maialen Gallardo.
 
JUBENIL B BAKARKA (uztaia):
Olatz Fernandez eta Ainhoa Delgado.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak