Zaldusperen birzatitzea aztertuko du, besteak beste, Udal gobernuak gaur

Ubane Madera 2013ko urtarrilaren 28a

Gazteluondo Ikastola ondoan dagoen euri-uren hodia, Zalduspe esparrua birzatitzeko proiektua, Aratusteetako egitaraua, etorkinendako harrera zerbitzua kontratatzea, biolentzia matxistarekin lotuta talde terapiak antolatzea eta Santa Agedarekin lotutako pare bat eskaera. Horiexek izango dira, besteak beste, gaur Udal gobernuak landuko dituen gaiak asteroko batzarrean.

Gazteluondo ondoko euri-uren hodiari dagokionez, hura birjartzea erabaki du alkateak eta erabaki hori berrestea da gaur arratsaldeko batzarrean proposatuko dutena. Zalduspe birzatitzeari dagokionez, berriz, horri dagokion proiektua hasiera batean ontzat ematea aztertuko dute gobernuko kideek. Eta horrekin batera, kontratazio publiko bat abiaraziko dute: igogailu publikoak edo udal eraikinetako igogailuak mantentzeari dagokion baldintzen agiria aurkeztuko dute, onespena eman guran.  

Bestelako gaien artean, etorkinendako aurtengo harrera zerbitzua kontratatzea aztertuko dute; biolentzia matxistarekin lotuta, talde terapiak antolatzea; eta urtarriletik ekainera bitarteko Emakume Txokoaren eta jabetze eskolaren plangintza onartzea ere bai. 

Ohitura zaharrak

Eta ohitura zaharrekin edo jaiekin lotuta, Aratusteen aurrekontu eta egitaraua mahai gainean izango dute udal agintariek; datorren astelehenean kantuan aterako diren Santa Agedako koruei dirulaguntza ematea ere bai eta egun horren bueltan ospatzen diren Gesalibar auzoko jaiendako eskaerak ere aztergai izango dituzte. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak