Arrasatearrez gainera, Bergara, Oñati, elgeta, Eskoriatza eta Aretxabaletako musikari gazteek ere parte hartuko dute etziko musika ekitaldian. Ordu eta laurden inguru iraungo du, eta pieza klasiko zein modernoak interpretatuko dituzte 7-16 urte bitarteko ikasleek.
Andoainerako prestatzeko
Eta berez, Arrasatekoa hitzordu musikal garrantzitsua bada ere, otsailaren 23an eta 24an Andoianen egingo den jaialdirako prestaketa saioa ere bada. Izan ere, Amaia antzokian izango diren 35 piano-jole guztiek parte hartuko dute Andoaingo jaialdian, Arrasaten joko dituzten pieza berekin. Andoianen, berriz, 800 piano-jole inguruk parte hartuko du