"Jarrera aldetik ere Elorrio oso ondo ikusi dut eta taldea zoriontzea besterik ez daukat", gaineratu digu zintzotasunez Isasik. Baina, derbiak derbiak dira eta inork ez du amorerik eman nahi; garbi geratu zen batez ere, Aitzol Azkarragak, azken minutuetan egindako ensaioarekin; oso gogor eta barruraino sartua baloia. "Azken momentuan, amorruagatik Aitzolek sartu du ensaioa eta ikusi da gogoa eta nahia bazegoela irabazteko. Esan gura dut, Aitzolek azken astetan, urte osoan ezin izan duela lan kontuengatik entrenamenduetara etortzerik izan. Gogoa jarri du eta barruraino sartu du baloia".
Nahi eta ezin: "Amorrua, derbia, derbia delako. Beti dago irabazteko grina. Gainera 14 jokalarirekin etorri dira, bat gutxiagorekin eta irabazi egin digute. 15 kilometrora dagoen herria da Elorrio, elkarrekin jokatutakoak gara, eta beti dago gogoa horrelako partidua jokatzeko. Irabazteko nahia bageneukan, gure atzetik ibili dira sailkapen orokorrean ere; eta gu lehenak izan gara orain arte.
Balorazio positiboa egin digu Isasik: "Orain arte oso ondoa entrenatzen gabiltza, astean zehar. Baina jokalariz ahul gabiltza, 10 lesionatu ditugu -eta taldean gaur egun".
Datorren astean ere etxean
Otsailaren 2an, Mojategira etorriko da Uribealde. Partidu gogorra izango da, izan ere bigarren daude sailkapenean eta lehia bizia aurreikusi digu Isasik: "Puntuak eskuratu guran partidua gogorra izango da zalantza gabe".
25 puntu dituzte arrasatearrek eta lehen postua eskuratzeko lehian beraz, ezinbestean irabazi beharko du zapatuko partidua etxean. Taldea oso motibatuta dago, gaur agresibitate gutxi azaldu duten arren.
"Taldekideak oso gazteak dira eta orduak behar dituzte zelaian, entrenamenduetan eta gimnasioan. Urteek emango dute emaitzak. Gure arteko harremana gainera oso ona da". nabarmendu digu.