Irakurle kluba Arrasaten, haur eta gurasoei irakurtzeko ohitura sustatzeko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko urtarrilaren 30a

Arrasateko Udal liburutegian Irakurle Kluba antolatu zuten 2012ko azaroaan, guraso eta haurrak bildu eta dinamizatzaile baten gidaritzapean irakurketa ohiturak sustatzeko. 2013an martxan jarri dira berriro eta hurrengo saioak otsailaren 2an (Kulturaten 11:00-12:30) eta otsailaren 15ean (Santamainan 18:00) egingo dira. Izena emateko aukera badago: "Aurretik gurasoek izena eman behar dute eta batzuek azaroan izena eman arren, norbait gehiago jasotzeko gertu gaude", diote antolatzaileek. Martxoan ere beste bi saio egingo dira: hilaren 15ean Santamainako bibliotekan (18:00) eta hilaren 16an Kulturaten (11:00-12:30).

Mari Gartzia da dinamizatzailea eta guraso zein haurrak elkarrekin gozatzeko ekimena da. Haurrak 6 eta 7 urte artekoak izan behar dira. Kulturaten eta Santa Marina auzoan gauzatzen dira saio horiek, hilean behin; dagoeneko 2012ko azaroan eta abenduan egin ziren lehen bi saioak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak