San Blas opilak Arrasateko ludoteken ate irekietan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko urtarrilaren 24a

Urtarrileko ate irekien barruan, San Blas opilak egiteko ikastaroa ari dira egiten Txatxilipurdik kudeatzen dituen ludoteketan. Atzo Santamainakoan egon ziren eta gaur Okendokoan harrapatu ditugu 3 eta 12 urte arteko haurrak. Oso gustura zeuden, buru-belarri lanean. Eta, begiraleek ziurtatu dutenez, txintxo-txintxo ari dira: "Halakoak asko gustatzen zaie, gero eurak jateko aukera dutela ikusten dutelako". Bihar Usaetxeko ludotekaren txanda izango da; 17:30ak aldera hasiko dira opilak egiten. Kalean girorik egiten ez duenerako plan ezin aproposagoa da umeendako. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak