Ekinek datozen hilabeteotan aurrera eramango duen eskulan ikastaroaren berri eman du. Askotariko teknikak landuko dituzte: egurra, laminak, margoketa, birziklapena, eztainua, zilarra, kristala eta beruna.
Otsailaren 5ean hasi eta martxoaren 19ra arte iraungo dute ikastaroek. Dagoeneko eman daiteke izena; 45 eurokoa da izenematea, 43 euro bazkideentzat. Ekinen bulegoetan edota 943 79 83 70 edo 651 707 936 telefonora deituz egin daiteke.