Aldaketa horiek egin dira, Obra, Zerbitzu, Mantentze eta Auzoetako batzordeak adierazi duenez, ahalik eta eraginkorrenak izateko: "Langile asko egon arren, baliabideak mugatuak izaten dira. Izan ere, elurra aldi berean egiten du leku guztietan eta ezinezkoa da denei berehalako atentzioa eskaintzea", adierazi dute.
"Helburua segurtasuna bermatzea da"
Horren adibide da auzoetarako sarrera bakarra garbitzeari ematea lehentasuna; besteak itxiko dituzte eta garbi geratzen dena behar den seinaleztatu: "Horrek herritarrei ibilbidea aldatzea eskatuko die baina ez dugu uste eragozpen larregi eragingo duenik. Helburua segurtasuna bermatzea da". Udalak nabarmendu du "ia auzo guztietan" ematen direla halako egoerak.
Gune zabaletan, oinezkoenda bidea
Era berean, iazko elurteetan praktikan jarritako beste ekintza bat onartu zen joan den asteleheneko Tokiko Gobernu batzarrean. Plaza eta esparru zabaletan nola lan egin zehaztera dator aldaketa hau: "Leku horietan plaza guztia garbitu beharrean zinta batzuekin mugatuko da plazaren ingurua eta tartean bide txiki bat irekiko da oinezkoendako. Langileak bide hori egiten zentratuko dira eta bestea herritarrendako itxita egongo da".
Bere horretan mantentzen den Elurte Plana, osorik
Gainontzekoan esku-hartzea iaz praktikan jarritako plana mantentzen da. Honakoak dira ezaugarri nagusiak:
Oinezkoen zirkulazioa: Oinezkoen ibilbideen garbiketa izango da oinezkoen ibilbideak egitea, oztoporik gabekoak, eta horiek osatuko dituzte espaloiek eta zebrabideek; ibilbide horiek hartuz lehentasunezko eraikin eta instalazioetara iritsi ahal izango da jendea. Hau da: Administrazio eraikinetara, ospitaletara, hezkuntza zentroetara, autobus geltokietara eta herriko autobusaren zirkuituetara, botiketara, hileta zerbitzuetara eta kanposantura, hala badagokio, eta hileta zerbitzuren bat egonez gero halako egunetan.
Garbiketako lantaldeen jarduneko eremuetan kontuan hartu dituzte arreta bereziko leku horiek, ulertzen baitute markatutako garbiketa ibilbideez oinezkoen zirkuituak sortzen direla udalerri osoan, herri osoan ibiltzen uzten dutenak, eguraldiak ezarri ditzakeen mugekin. Edozelan ere, garbiketa ibilbide horietan inoiz ez dute lortu nahi atarte edo enpresa guztietara sarbideak sortzea, uste baitute eremu hori dela, ELURTEETAN ETA IZOZTEETAN ESKU-HARTZEKO PLANAk berak gomendatzen baitu, erabilera pribatuko bide publikoaren eremu horietan erantzukizuna dela auzokoena eurena, garajeetako komunitateena edo enpresetako titularrena.
Planteatutako eremuak, eta osaturik datorrena eremu bakoitzaren fitxategi grafikoez eta fitxategi deskriptiboez, herria eremutan banatzen du, beste hainbat lantalderi esleituak, eta horietako bakoitza osaturik bi langilez, lantalde gehienak bi langilek osatzen dituzte, oinez lanean, funtsean oinezkoen ibilbide horiek irekitzen, eta lantalde batzuek ibilgailuak dituzte gatza hornitu, antolatu eta banatzeko lanak egiteko.
Lantalde horiek osatzen dituzten langileak dira garbiketa eta lorategi kontratetako langileak eta, datozenean udaleko enplegua sustatzeko langileak; egoera izango balitz giza baliabide horiek ere ez direla nahikoak hori guztia betetzeko, Planaren zuzendariak –Obra, Zerbitzu, Mantentze eta Auzoetako zinegotzi ordezkaria-, Emergentzi Teknikoak eta Mantentze saileko buruak lagundurik, esleituko ditu giza baliabideak, helburu horiek betetzeko.
Ibilgailuen trafikoa hiri eremuan: Garapeneko fitxategi grafikoetan datoz jasota lehentasunezko interes guneetara iristeko aukera ematen duten eta era berean ibilgailuen trafikoaren ibilgarritasun maila lortzen duten galtzada bideen garbiketa. Osotasunean zazpi lan zirkuitu nagusi planteatuko dira, eta horiek bukatutakoa lortu daiteke udalerriko beste leku batzuetara joatea, lehentasun txikiagoa duten lekuak.
Lan horiek egingo dituzten lantaldeek ibilgailua edukiko dute, elurra kentzeko osagarriez eta gatz euskarriez, eta nagusiki udal lantaldeko langileek egingo dituzte lanok.
Ibilgailuen trafikoa landa eremuan: Baserri bideen garbiketa planteatu dute lan hori egin behar dutela neguko planetan jasota datozen garbiketa zerbitzuek; edozelan ere, udalerriak, hiri eremuan, entitate garrantzitsua duenez eta esku artean dituen baliabideak ez direnez mugaezinak, landa eremu edo baserri eremu horietako arretak muga batzuk ditu, zenbait gorabeherak ezarritako mugak, hain zuzen ere. Lurraldeak berak dituen berezitasunak, Udaleko Baserri bideetako Zolatze Planaren arabera eginda daudela bide guztiak eta, azkenik, nahiz eta ez izan garrantzi txikiagoa, garbiketa langileen euren babes neurriak, elur eta izotza dagoenean dimentsio eta balorazio desberdina dute eta.
Arrasateko Udaleko Prebentzio teknikariaren eta Mantentze saileko buruaren artean egindako baterako txostenean oinarriturik, bere garaian Planaren zuzendariari aurkeztu ziotena, erabaki dute zelan jardun landa edo baserri guneetan eta zer hartuko duten; hori guztia bere grafikoan dago jasota.
Azaldutakoaren ondorioz ez egiteko modukoak izango dira, egoera arruntetan, sarbide hauek: Gesalibarren, Artabilla (segurtasun eza), Atxabal (bidea ez da zolaturik eta segurtasun eza), Uribarri baserri auzoan, Telleriarte (segurtasun eza) eta Oleaga (segurtasun eza). Baserri bi horietara iristeko atzerako martxan egin beharra dago, ez baitago lekurik horietan biratzeko. Gainera, Markuletetik harako distantzia da 100 m-koa. Meatzerrekan, Altzaurti (segurtasun eza), goiko sarbideraino iritsiko dira, eta Etxeberri (normalean ez da inor bizi). Musakolan, Egiaundi (pribatua) eta Aranguren (segurtasun eza eta lekurik ez biratzeko). Baserrirako azken desbideratzeko bideraino iritsiko dira, 75 metro inguru egin gabe utzita. Zaldibar auzoan, Aritxa (ez dago zolaturik). San Andres auzoan, Popillo (segurtasun eza). Hiriko garbiketa zerbitzuan dago sartuta eta oinez dabiltzan langileek egingo dute.
Kontuz ibiltzeko neurri bereziak eskatzen dituzte sarbide hauek: Gesalibarren, Baztergain-gainekoa, Baztergain-azpikoa, Mendiguren, San Jurgi, Zabolain eta Etxebarri baserrietara doazenak, Garagartzan, Arteaga, Emaldi eta Saratxaga, Udalan, gune bietara iritsiko dira, Meatzerrekan, Miraflores, eta Salturri, eta Zaldibarren, Antzarrigartu, Auspaltz, Sagurdiazarra eta Arbe.