Arrasateko Emakume Txokoak eta Jabetza Eskolak otsailetik maiatzera bitartean hainbat ikastaro, tailer eta ekintza antolatu ditu. Izena emateko epea urtarrilaren 28tik otsailaren 1era egongo da zabalik eta ikastaro baten besterik adierazi ezean Arrasaten erroldaturik ez daudenek 52 euro ordaindu beharko dute, eta erroldatutakoek 47 euro. Langabeek, berriz, 32 euro ordaindu beharko dute ikastaro bakoitzeko. Izena emateko edo argibide gehiagorako Emakume Txokora jo: 943 79 41 39. Albiste barruan, ikastaro guztien gaineko xehetasunak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.