Al-Andalus elkartearen 23. urteurreneko ospakizunak domekan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko urtarrilaren 23a

Arrasaten bizi diren andaluziarrek zita berezia izango dute domekan. Izan ere, Al-Andalus elkartea sortu zutela 23 urte beteko direla ospatuko dute egun horretan. 1990. urtea ezkero, urtero antolatu izan dituzte ekintza bereziak: "Aurtengo egitaraua nahiko sinplea da Andaluziako Eguna ate joka dugulako. Hala ere, gure sorreraren urteurrena ezin dugu ahaztu eta horregatik egingo dugu ospakizuna", adierazi digu Rafael Gomez elkarteko presidenteak.

Honakoa da domekarako, hilak 27, prestatu duten egitaraua: 

-12:30-14:00: Bazkideei eta jarraitzaileei gonbidapena egingo diete, ardo finarekin eta Andaluziako jaki tipiko batekin ("Salpicon de marisco" izango da)

-15:00: Urteurreneko bazkaria. Sarayola katering enpresak prestatuko du: "Horrela bazkide guztiok bazkari guztiaz gozatzeko aukera izango dugu", dio Gomezek. 

-16:00: DJ Dani Marquezen eskutik dantza egiteko aukera egongo da.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak