Zerrajera kaleko horma berria, egun gutxi barru gertu

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko urtarrilaren 23a

2012ko apirilaren 15ean, euriteen ondorioz, behera etorri zen Zerrajera kaleko murrua. Bada, lanak atzerapenekin hasi arren, martxa onean doaz. Construcciones Etxaide enpresa langile batek adierazi digunez, egun gutxi barru gertu egongo da murru berria: "Eguraldiak normaltasunez lan egiten uzten badigu egun gutxitan amaituko ditugu lanak. Hormigoizko euskarriaz gain, metro eta erdiko zabalera duen zapatak ere jarri diogu". Obrako langileak gaineratu du orain egonkortzen diharduten tartea "lau bat egun" egingo dituztela; oraindik beste zati bat geratzen da egiteke. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak