San Blas opila nola prestatu. Horixe aitzakia hartuta, ate irekiak egingo dituzte Arrasateko ludotekatan. Dei egin diete Txatxilipurdiko lagunek neska-mutil guztiei: " 3-12 urte bitarteko haur eta gazte guztiak bertara gonbidatuta zaudete. Nahi izanez gero beraz, animatu eta zatozte gurekin parte hartu, opila egiten ikasi eta tripa zorriak baretzera!"
Urtarrilak 23: Santamarinako ludotekan
Urtarrilak 24: Okendoko ludotekan
Urtarrilak 25: Usaetxeko ludotekan