Santa Ageda bezpera elkartasunez josita dator aurten ere

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko urtarrilaren 23a

Ate joka dugu dagoeneko Euskal Herriko eguna. Urtero moduan Arrasateko koroak herriko auzo eta baserriak zeharkatuko ditu eta, ohitura zaharrari eutsi eta herria girotzeaz gain, aurten ere behartsuenendako dirua bilduko dute. Santa Ageda bezperako plana eta diru bilketa ondo irten dadin, kantari eta laguntzaileendako hitzordua egin dute hilaren 30ean Arrasateko Karkabal elkartean (21:00). Iazko diru bilketaren berri ere eman dute: 2012an 5.676 euro bideratu ziren Caritasera. "Emaitza bikaina", antolatzaileen arabera. Aurtengo ekarpenak egiteko ere kontu korronte zenbakia jarri dute: 2101 0055 65 0110714854. 

Santa Agedako koroak jakinarazi duenez, honela egin zen bildutako diruaren banaketa (5.676 euro): 

  • Famili langabetuak seme-alabekin: 1.500 euro
  • Ama bananduak: 1.500 euro
  • Eskola jangelak: 800 euro
  • Etxe alokairuak: 1.400 euro
  • Neguko jangelarako: 350 euro. 

Beraz, gonbidapena eginda dago: "Zuen laguntza dagoen artean, guk jarraituko dugu lanean. Ondo pasa, eta mila esker!", diote abesbatzako ordezkariek. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak