Erdi mailako tailagintza ikastaroa martxan

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko urtarrilaren 22a

Arrasateko Tailaginen Elkarteak antolatuta, erdi mailako taila ikastaro bat egingo dute hilaren 28tik aurrera; 30 ordutako iraupena edukiko du.

Hastekoa den ikastaroan izena emateko hastapen ikastaroa eginda eduki behar dela eman dute jakitera ARTEko kideek.

Interesatuek, gainera, ikastaroen berri jaso eta egingo den lana aukeratzeko, ARTEk Nafarroa etorbidean, Debagoieneko ospitale aurrean daukan lokaletik pasa beharko dute urtarrilaren 21etik aurrera 10:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 19:00era bitartean. Izena emateko edota informazio gehiagorako, 620 174 255 zenbakira deitu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak